XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ORIXE OROITUZ(1)Uitzi, 1988-XI-27 Luis Mari Mujika.
maite izan duzu gure herri,/
bertso sendoen egile /
(hitzez soil, arimaz eri)/ lelo gozoen andanan /
kantatu eme Euskal Herri,/
mistika eta fedea /
(ah, aintzina egungoaz /
etentzea ezin etsi),/
amona Mariaxintxi-k /
zinduan euskaran hezi,/
hau onartu, bestea utzi,/
hangoa, berriz, ezetsi /
berrikeriei, batzutan,/
mila arbuio zuk ta gezi,/
Uitzi-n ta Orexaldean /
ondu zenuen poesi,/
hutsa, argia, sinismena /
mintzo izkutuetan senti,/
euskara damaren zale /
beste guztiak utziaz /
osatu ezkontza berri,/
San Joan Gurutzekoa,/
Teresa, Frai Luis (besterik?)/
zure mintzagai garaien /
neurri ta lagunkide egin,/
joan zinen euskal hatsa /
itzaltzea ikustezin,/
oraina eta geroa /